Mustafa el-Nahhas (Kairo, 1879ko ekainaren 15a - Alexandria, 1965eko abuztuaren 23a) Egiptoko politikaria izan zen. Wafd alderdiko buruzagia. Faruk erregeak gobernuko buru egin zuen 1936an erregetzara iritsi zenean. Ingalaterraren eta Egiptoren arteko hitzarmena (1936) eta Montreuxeko ituna (1937) sinatu zituen. 1937an, gobernuko buruzagitzatik kendu zuen Faruk erregeak. 1950ean britainiarren laguntzarekin aginpidera iritsi zen berriz, eta bi urtez izan zen gobernuko buru, Naguib jeneralak 1952an kendu zuen arte.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search